2013-06-22

Nire lehenengo ganorazko Scratch proiektua

Hemen ipintzen dizuet nire lehenengo Scratch proiektua, ea zer iruditzen zaizuen...
      
   


   

2013-06-21

Txiste bat bidaltzen dizuet... grazia dauka, baiña agian serio hartu beharko genukeen zerbait da...batez ere gure seme alaben hezkuntzaz ari garelako. Txiste honetan haur asko identifikatuta sentituko dira, hau da, asko eta asko ez dira gustura joaten eskolara. Hasi beharko dugu gure hezkuntza sistemari buruz hitz egitetik, hau aldatuko duten ekintzak planteatzen hastera...

2013-06-15

Scratch nire ilobekin

Kaixo denoi, IKTko irakasleak Scratch erabiltzen ikasteko eskatu digu. Nire kontutik ibili naiz eta pixkat ulertu ditut programaren nondik norakoak eta orain nire ilobekin praktikatu nahi dut. Datorren astean hasi behar naiz nire ilobei scratch erakusten eta blog hau aprobetxatuko dut esperientzia kontatzeko. Datorren asterarte, aioooooooo

2013-06-12

Blog honen zergatia

Kaixo lagunok, IKTko maixuak blog bat egin eta gestionatzea eskatu digu eta hau horretarako saiakera bat da. Oraindik nahiko berde nagoela esan beharra daukat, honek ordu asko eskatzen ditu eta hasieran kosta egiten da. Espero dut zuen laguntzarekin blog dexente bat egitea. Ea ba has gaitezen...